top of page

Lege oharra

1. NORTASUN DATUAK

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan,  jasotako informatze betebeharrari erantzunez, datu hauek azaltzen dira:  web domeinuaren enpresa titularra Distira Argazki Elkartea da (aurrerantzean DISTIRA), ondorio horietarako, C\Odiea, 2 Zumaia (Gipuzkoa) helbidearekin eta IFK zenbaki honekin:  G20370243. Harremanetarako helbide elektronikoa: Webguneko distiraweb@gmail.com-a.

 

2. ERABILTZAILEAK

DISTIRAren atari honetara sartzen denari edota hura erabiltzen duenari ERABILTZAILE egoera egozten zaio. Atari honetan sartzen den edota hura erabiltzen duen unetik, onartzen ditu hemen islatutako Erabilera Baldintza Orokorrak. Aipatutako Baldintza horiek aplikatuko dira, nahitaezkoak izan daitezkeen Hitzarmen Baldintza Orokorrak alde batera utzita.

 

3. ATARIAREN ERABILERA

www.distiraargazkielkartea.com-ek sarbidea ematen du DISTIRAren edo haren lizentziadunen Interneteko informazio, zerbitzu, programa edo datu anitzetara (aurrerantzean ”edukiak”); betiere, ERABILTZAILEAK lizentzia horietara sarrerarik badu. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabileraren ardura. Ardura hori erregistrora ere zabaltzen da, zerbitzu edo eduki batzuetara sartzeko hura beharrezkoa balitz.
Erregistro horretan, ERABILTZAILEAREN ardura izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematea. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEAK pasahitza eskura dezake eta pasahitz horren arduradun izango da, haren erabilera arduratsua eta konfidentziala egiteko konpromisoa hartuz. ERABILTZAILEAK DISTIRAk bere webguneko atariaren bitartez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak (txatak, eztabaida foroak edota berrien taldeak adibidez) era egokian erabiltzeko konpromisoa  hartzen du. Jarraian, Erabilera ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera zerrendatuko da. Adibide moduko zerrenda da; ez da inolaz ere zerrenda itxia. Honako hauek dira webgunean debekatuta dauden erabilera ezegoki horiek: (i) edukiak legez kanpo, bidegabeki, fede txarrez edota ordena publikoaren aurka erabiltzea ekar dezakeen edozer jarduera; (ii) eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota giza eskubideen aurkakoak hedatzea; (iii) Distiraren-ren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea; adibidez, sarean birus informatikoak edota kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko hedatuz. Zerbitzuak behar bezala funtzionatzea eragotz dezakeen beste edozer kalte eragitea ere debekatuta dago; (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak aldatzea edo manipulatzea. Distira pertsonen duintasunaren, gaztaroaren, haurtzaroaren, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak edo bere ustez ezegokiak diren iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko eskubidea izango du. DISTIRA ez da inolaz ere erabiltzaileek foroetan, txatetan, blogetan edo beste edozer partaidetza tresnetan emandako iritzien arduradun izango.

 

4. DATU PERTSONALEN BABESA

DISTIRA erabiltzailearen datu pertsonalak egoki erabiltzea eta tratatzea bermatzeaz arduratzen da, datu pertsonalak babesteari dagokionez indarrean dagoen legedia betez; hau da, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DPBL) eta hori garatzen duen Araudia (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua) onartzen duena betetzen du. Horretarako, izaera pertsonaleko datuak biltzeko formulario bakoitzean, distiraweb@gmail.com-ri erabiltzaileak eska dakizkiokeen zerbitzuetan, kasuan kasu emango zaio erabiltzaileari bere datuek izango duten tratamenduaren baldintza zehatzen eta haien onartzearen berri. Halaber, sortutako fitxategiaren arduraduna eta haren helbidea zein den, erabiltzaileak aurka egiteko, sartzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko dituen eskubideen eta hirugarrenei jakinarazitako datuen berri ere emango zaio.

Orobat, DISTIRAk jakinarazten du Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela eta onespena eskatuko du, dagokionean, merkataritza xedeetarako helbide elektronikoa erabiltzeko.

 

5. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

DISTIRA da webguneko titularra edo/eta berak du webguneko jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentzia, baita webguneak dituen elementuena (eduki horien artean daude, besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beharrezko ordenagailu programak, sarbidea, erabilera...), DISTIRAren titulartasunekoak nahiz bere lizentziadunenak.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Hala, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8 eta 32.1, bigarren paragrafoa, artikuluetan ezarritakoaren arabera, ezingo da erabilera komertzialerako webguneko eduki guztia edo zatiren bat erreproduzitu, banatu edota publikoki komunikatu (eskura jarritako modua barne), edonolako euskarritan eta edonolako baliabide teknikoren bidez, DISTIRAren baimenik gabe. ERABILTZAILEAK DISTIRAren jabetza intelektual eta industriala errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo edonolako euskarri fisikoan biltegiratu ere; betiere, erabilera pertsonal eta pribaturako bada, bakar-bakarrik. ERABILTZAILEAK ez du ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko  DISTIRAren orrietan instalatutako babeserako bitarteko teknikorik edo segurtasun sistemarik.

 

6. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

DISTIRA ez da inoiz edozein motatako kalte-galeren erantzule izango. Jarraian, hainbat kalte-galera zerrendatuko da. Adibide moduko zerrenda da; ez da inolaz ere zerrenda itxia: edukietan erroreak edo ez aipatzeak, ataria eskuragarri ez egotea edo edukietan birusak edo programa gaiztoak edo kaltegarriak transmititzea, horiek ekiditeko beharrezko neurri teknologikoak hartu arren.

 

7. ALDAKETAK

DISTIRAk edozer unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe egin ahalko ditu beharrezkoak iritzi dituen aldaketak bere atarian; hau da, webguneko eduki eta zerbitzuak aldatu, bertan behera utzi edota gehitu ahal izango ditu, zein horiek atarian duten aurkezpena edo kokapena aldatu.

 

 

8. LOTURAK

www.distiraargazkielkartea.com  webguneak Interneteko beste webgune batzuetara jotzeko loturak edo hiperestekak izanez gero, DISTIRAk adierazten du ez duela webgune edo eduki horien gaineko inolako kontrolik. DISTIRA ez da inoiz erantzule izango besteren webguneenak diren loturetako edukiena; ez du bermatzen Interneteko hiperesteka horietan edo bestelako webguneetan dauden materialen edo informazioen eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, irekitasuna, egiatasuna eta konstituzionaltasuna.

Kanpoko konexio horiek barne hartzeak, ez du adierazten inolako asoziazio, fusio edo parte-hartzerik dagoenik konektatutako entitateekin.

 

9. KANPOAN UZTEKO ESKUBIDEA

DISTIRAk, aurre-abisu gabe, atarirako edota eskainitako beste zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubide izango du, berak hala erabakita edo hirugarren batek eskatuta, Erabilera Orokorreko Baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

 

10. OROKORTASUNAK

Baldintza hauek hauste eta bere atariaren edonolako erabilera desegoki jarraituko du DISTIRAk, horretarako dituen eskubide ekintza zibil eta penal guztiak erabiliz.

 

11. BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA  IRAUPENA

DISTIRAk edozein unetan aldatu ahalko ditu hemen zehaztutako baldintzak eta behar bezala argitaratuko ditu lege ohar honetan.

Aipatutako baldintzak indarrean  egongo dira hemen argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuengatik ordezten diren arte.

 

12. ARAUDI ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIAK

DISTIRA eta ERABILTZAILEAREN arteko harremanarentzat aplikagarri izango da espainiar araudia eta edozein eztabaida Donostia herriko Epaitegi eta tribunalen eraginpean egongo da.

bottom of page