top of page

Nortzuk gara

DISTIRA Zumaiako argazki elkartea da. DISTIRA  kultur entitate bat da eta bere xede nagusia argazkigintzaren garapena bultzatzea eta Zumaiako zein inguruko zaleak biltzea da. Gaur egun gure elkartearen egoitza Zumaiako  Odieta Kalea nº2, lehen soilairuan dago.

 

DISTIRA 1990 urtean sortu zen, eta orduz geroztik urtero udaletxearekin kolaboratzen du egitazmo ezberdinetan, besteak beste B/N nazio lehiaketa, Udaberriko Rally-a eta “Olarro eguna”ko Rally-a.

 

Gainera, urteko antolatzen dugu Argazkilaritza digitaleko oinarrizko ikastaroa edo argazki ukituen ikastaroa (Photoshop, Lightroom…).

 

DISTIRAK, 31 bazkide ditu, eta astean behin gure lokalean biltzen gara argazki-solasaldiak, proiekzioak, tailerrak, teknika eta konposizioari buruz komentarioak, hitzaldiak ,... edo sortzen den edozein aktibitate  bultzatzeko.

 

Baina asteko gainerako egunetan ere etortzen dira bazkideak gure egoitzara, beren esku jarri diren prestazioak erabiltzera; haien artean, tresna informatikoak edo estudioa daude eta hainbat jarduera aurrera eramatera, hala nola, tailer digitalak, hainbat bilera eta ez ohiko izaerako beste ekimen batzuk ere bai.

 

Bestalde, taldekako argazki irteerak dira DISTIRAn maiztasunez egiten diren jardueretako batzuk. Bazkideen artean egiten diren “ttoparez” gain (gauean, goizean eta abar) gutxienez, urtean behin asteburuko txango bat egiten dugu beste toki batzuk ezagutzeko eta taldeka argazkiak egiteko.

 

DISTIRAren bizitza sozialari buruzko guztia hedatzeko gure web gunea eta Facebook-a daukagu.

 

 

 

DISTIRA elkartearen zuzendaritza batzordearen osaera:

 

  • Presidentea: Soraya López

  • Presidenteordea: Iván Rodriguez

  • Idazkaria: María Roa

  • Diruzaina: Itziar Elso

 

bottom of page